Ver el listado de todas las noticias

Alejandro Ruelas-Gossi polemiko eta inspiratzaile: Estrategia definitu behar banuke, bi hitzetan egingo nuke: jokua aldatzea

22 Mayo 2014

Jadanik astebete pasa da Donostiako Sustapenak antolaturik Talet House egoitzan Alejandro Ruelas-Gossik eman zuen hitzaldira joan ginetetik eta, ikusiko duzuen moduan, ez gintuen axolagabe utzi.

 

Egunak pasa dira baina han entzundako ideien arrastoa gurekin daude oraindik, gure buruek pentsatzen, hausnartzen eta erreflexionatzen jarraitu dute: low cost eta lehiaketan, eta ez berrikuntzan, oinarritutako estrategiaren ondorioak, entzundako hainbat anekdota eta bizipen, etab. Alejandrori eskerrak eman behar dizkiogu bere hitzei buruz hausnartzen pasa ditugun egun hauek (eta geratzen zaizkigunak!) orain dela hilabete batzuk hasi genuen kudeaketa ulertzeko eta kontsultoria egiteko moduaren eraldaketa prozesuan aurreratzea ahalbidetu baitigute.

 

Baina gaurkoan ez dugu gure hausnarketei buruz hitz egin nahi, hitzaldian Alejandrok egindako gogoetak egon ez zinetenekin banatu nahi ditugu zuek ere, guk egin dugun moduan, bere ideietan sakondu eta pentsatzeko. Ondorengoak dira hitzaldian banatu zituen ideia nagusietako batzuk.

 

Gaur egun dauden “gaitzetako” bat, berak “Sameness” deitzen duena da.  Lehiakideek egiten duten gauza bera egitean datza, batak besteari kopiatu eta ezberdintzeko modu bakar bezala merkeago egitea erabiliz. Honek “kudeatzailearen lau obsesioak” deitzen direnean erortzea egiten du:

 

1. Prezio baxuarekiko obsesioa:

Prezio baxuarekiko obsesioa mundu guztian zehar hedatu da, enpresak lehiakor egiten dituena hori delakoan. Low cost-a gaur egungo egoeraren eragilea da, azkenean langile eta hornitzaileei gutxiago ordaintzean baitatza, klase ertaina pobreagotuz. Produktu eta zerbitzuei ezaugarriak gehitzen pasa ditugun urte batzuen ostean (honela produktuen balio erantsia gehituz), berriz ere atzera egiten ari gara ezaugarriak kenduz merkeagoak izan ahal izateko. Eraginkortasuna hobetzean zentratzea tranpa bat da, pertsonek pentsatzeari denbora ez eskaintzea baitakar berarekin, eta ezin da berritu pentsatu gabe! Ruelas-Gossiren arabera “Azken 100 urteak kontutan izanik, azken 20ak izan dira berrikuntza teknologiko gutxienekoak”

 

2. Bezeroarekiko obsesioa:

Enpresek aurre egin behar dioten erronka ez da bezeroa entzutea (denak gezurra esaten baitute), baizik eta beraien beharretara aurreratu eta “harrapatuko” duen balio proposamen bat eskaintzea. Ruelas-Gosski eulia, armiarma eta armiarma-sarearekin alderatzen du. Enpresa batek (armiarma) bere bezeroa (eulia) fidelizatu nahi badu, ez da nahikoa prezio baxua eskaintzea (hari bakar bateko armiarma-sarea ehuntzea bezala izango litzateke), hari ezberdinak orkestratu beharko ditu bezeroa txundituta utziko duen balio proposamen bakar eta ezberdindua eskainiz.

 

3. Lehiakideekiko obsesioa:

Etengabe lehiakideak egiten ari direnari begiratzeari utzi behar diogu, horrek beraien estrategia eta produktuak kopiatzera eramango bait gaitu, lehenago komentatutako sameness kontzeptuan eroriz. Hobeagoa eta ezberdina den zerbait eskaini behar dugu, gure enpresarentzat lehiakideak “garrantzirik gabekoak” bihurtu daitezen.

 

4. Balio erantsiarekiko obsesioa:

Enpresak beraien balio katean bertikalki integratuz saiatzen dira balioa eransten, dena beraiek egitean hala gertatuko dela uste baitute. Baina Ruelas-Gossiren ustez, enpresak dituen ahultasunak ezin dira hobetu eta, horregatik, sendotasunetan zentratu behar dugu, guretzat ahultasunak diren gaiak gure ordez landuko dituzten kolaboratzaile-sare bat orkestratuz.

 

 

Hitzaldi osoaren ardatz nagusia ohiko pentsamendua buruz behera jartzea izan zen. Low cost-a alde batera utzi eta berrikuntzan inbertitu behar dugu, prozesu dual edo bertutezko gurpil bat eraikiz ezagutza eta aberastasunaren artean: dirua erabiliz ezagutza sortzen da eta ezagutzak dirua sortzen du.

 

 

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

 

 

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa