Ver el listado de todas las noticias

Bizkaiko enpresa sortzaileentzat %70erainoko dirulaguntza

16 Ene 2014

 

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Sortzailea 2014 programaren baitan dauden dirulaguntzetarako deialdia ireki da. Laguntza hauen helburua:

 

   - Enpresa sortzaileek dituzten proiektu sortzaile berrien garapena bultzatzea

   - Nazioarteko ikusgarritasuna duten enpresa-proiektu sortzaileen garapena

   - Arlo akademikoan eta teknologikoan enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa egitea

   - Sektore sortzaileetako eragileekiko lankidetza sustatzea

  

Diruz lagundu daitezkeen proiekutak honakoak dira:

 

   - Enpresa sortzaile baten sorkuntza

   - Jada sortuta dauden enpresentan negozio-arlo berri bat sortzea edo merkatu berrietan sartzea

   - Jada garatutako produktuak nazioarteko merkatuetan sartzea

 

Dirulaguntzen zenbatekoa:

 

   - Proiektua garatzeko gastuak (azterlanak, garapena, bidaiak, planak, etab.) %70eraino

   - Proiekturako jarritako langileen barruko gastuak %50eraino

   - Proiektua martxan jartzeko eta proiektua bultzatzeko kanpainaren gastuak %70eraino

   - Jabetza intelektuala eta/edo industriala babesteko gastuak %70eraino

 

Zure enpresak dirulaguntza hauetan sartu daitekeen proiekturen bat duela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta kontsultatu aurkeztu beharreko proiektuaren egokitzapena, guk aholkatu eta lagunduko dizugu.

 

Informazio gehiago nahi baduzu:

 

Bidali e-mail bat: contacto@insituconsultoria.com

Deitu 943 26 55 29 telefonora

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

 

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa