Ver el listado de todas las noticias

Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza mikroenpresak finkatzeko proiektuentzat

7 Jul 2015


Gipuzkoako Foru Aldundia denbora luzean dabil gizarte mailan erantzule izango den lurralde bat eraikitzen eta honen lehiakortasun ekonomikoa bultzatzen “Gipuzkoa, ekiten duen lurraldea” estrategiaren baitan.


Honetarako, Enpresak sortzeko eta garantzeko prozesuan laguntza emateko programa jarri du martxan eta programa honen barne Mikroenpresak finkatzeko proiektuei laguntza emateko laguntza lerro bat garatu du.


Dirulaguntza honen helburua Gipuzkoako mikroenpresen lehiakortasuna bultzatzea da abian jartzeko eta finkatzeko fase kritikoetan. Honela, dirulaguntza hau enpresa eratu eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman zutenetik bi urte baino gehiago baina 6 urte baino gutxiago pasa diren eta 2 eta 9 langile bitartean dituzten enpresei zuzendurik dago.

 

Beste jarduera batzuen artean, kanpo aholkularitza adituen kontratazioa diruz laguntzen ditu:


 Merkatu azterlanak egiteko.

 - Berrikuntza eta lehia hobekintzako proiektuak identifikatu edo abian jartzeko; jarduera eta merkatu

   ildo berriak eta merkaturatzeko estrategia berriak.

 - Komunikazio estrategia eta enpresa irudia zehazteko.


Diru laguntzen tasa kostuen %60rainokoa izango da, enpresa eta urteko gehienez 4.000 € jasoz, hau 5% igoko delarik proiektua emakumeek sustatzen badute eta beste %5 jarduera ekonomima berde / zuri edo sormeneko industria gisa sailkaturiko jarduera bat baldin bada.


Diru laguntza hau eskatzeko epea irailaren 11an goizeko 12:00tan bukatzen da … oraindik garaiz zaude!


Informazio gehiago behar izanez gero ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko contacto@insituconsultoria.com helbidean eta gusto handiz lagunduko dizugu.

 

 

 

 

 

Apuntatu In-situren boletinera

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa