Ver el listado de todas las noticias

In-situ Consultoría Operativak bere ibilbidea hasi du

8 Dic 2013

In-situ Consultoría Operativa aholkularitza egiteko forma berri bat eskaintzeko asmoarekin jaio da: aholkularitza hurbil bat, konprometitua, freskoa… formalismoetatik urrundu nahi dugu eta benetan garrantzia duenean zentratu: emaitzak.


Bezeroei entzutea gure lanaren oinarria da. Enpresa bakoitza mundu bat da, ezaugarri eta behar oso konkretuekin eta horregatik, jostun bihurtzen gara kasu bakoitzera ondoen egokitzen den konponbidea diseinatzeko.

Badakigu gaur egun enpresek erronka handiei egin behar dietela aurre, erronkahauek gogor eta zailak izaten direlarik. Horregatik zuen euskarria izan nahi dugu, beste enpresetan bizi izandako esperientziei esker haize freskoa eskainiz eta inoiz galdu behar ez den ilusioa ekarriz zuen enpresetara.


Gaur egungo enpresek ez dituzte nahi jada hotsandiko hitzez beteriko plan handiak. Planifikazio praktiko bat nahi dute eta, batez ere akzioa: nora joan behar duten jakin nahi dute baina jarraitu beharreko bidea argi edukiz eta plan handitan galdu gabe.


In-situ Consultoría Operativa jaio da eta… zurekin hazi nahi dugu!

 

 

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa