Ver el listado de todas las noticias

In-situ Consultoría Operativak Donostia Ekin!-en hartu du parte

20 Dic 2013

 

 

 

 

Abenduak 19an Kursaal Kongresu Jauregian Donostia Ekin! Jardunaldia ospatu da, Donostiako Sustapenak antolatuta eta ekintzaileei eta osatu berri diren enpresei zuzenduta.

 

Aurtengo leloa “Ekintzailetzan grinarekin hastea” izan da eta gai honen inguruan aritu ziren Carlos Poloren hitzaldi interesgarria eta baita ondorengo mahai-inguruan partekatutako esperientziak. Mahai-inguru honetako partaideak Artzai Gomez, Rafa Roda (Yarr TV), Miguel Vital (Bonopark), Eduardo Jauregui (Irisbond) eta Fernando Saez (Syslan) izan ziren.

 

Jarraian Donostia bezalako hiri batek eduki ditzakeen erronka eta aukerak aurkeztu ziren nekazaritzako elikagaien, berrikuntza sozialaren eta smart cities kontzeptuen inguruan.

 

Bukatzeko, In-situ Consultoría Operativak networking saio batean parte hartu zuen non speed dating sistematikaren bitartez ekintzaile askorekin harremanetan jarri eta esperientzia interesgarriak partekatzeko aukera izan genuen.

 

In-situ Consultoría Operativan 100% partekatzen dugu aurtengo leloa eta horregatik grinarekin, ilusioarekin eta energiarekin jarraituko dugu proiektu berri honetan lanean.

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa