Ver el listado de todas las noticias

In-situ Consultoría Operativak heziketa-jardunaldi bat eman du Agurainen

30 Sep 2014

 

Pasa den irailaren 16an “Salmentak nola hazi promozio eta elkarlanari esker” izeneko heziketa-jardunaldi bat eman genuen ACICSArekin (Aguraingo Eskualdeko Merkataritza eta Industria Elkartea).


Jardunaldi honetan, praktikoak diren eta beraien negozioetan erraz aplikatu daitezkeen adibideen bitartez, sektore komertzialean ematen ari diren aldaketei aurre egiteko promozioa eta elkarlana bezalakao teknikak nola erabili daitezkeen ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu ziren eskualdeko merkatari eta zerbitzu enpresek.


Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen, bertan hogei bat pertsona bilduz eta, denon artean, etorkizunera begira lan egiten jarraitzeko hainbat ideia eta lan-ildo proposatuz.

 

 

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa