Ver el listado de todas las noticias

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren diagnostikoa egiten laguntzen dizugu Kudeabide diru-laguntzarako

10 Mar 2014


Aldiro aldakorragoa den ingurune lehiakor batean, eta bezeroen exijentzia maila handiagotzen den adinean, enpresek beraien burua lehiakideengandik ezberdintzeko eta abantaila konpetitibo iraunkorrak lortzeko etengabeko prozesua jarri behar dute martxan. Kudeaketa Aurreratuko metodologien aplikazioa funtsezko gako bat da epe luzera enpresen lehiakortasuna hobetzeko.


Honegatik, Euskalitek kudeaketa arloan adituak diren beste erakunde eta instituzioen laguntzarekin Kudeaketa Aurreratuaren Eredua landu du, eredu hau beraien lehiakortasuna hobetu nahi duten enpresentzat gida bat izanik. Kudeaketa Aurreratuaren Eredua 6 elementu nagusiz osatzen da: 

 

Alt Title Kudeabide gestion avanzada kudeaketa aurreratua

 

Eredu hau oinarritzat hartuz, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Innobideak-Kudeabide Programa jarri dute martxan. Programa honen bitartez, Euskal Herriko enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da Kudeaketa Aurreratuaren metodologien, erreminten eta printzipioen inplementazioaren bidez.


 

Aurkeztutako diru laguntzak lortzeko, enpresek ezinbestekoa den lehen fase bat jarri behar dute martxan, non Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren inguruan enpresaren egoerari buruz barne hausnarketa eta diagnostiko bat egin behar duten. Diagnostiko honen helburua Ereduaren 6 elementuetako bakoitzean hiru puntu indartsu eta hobetzeko hiru arlo antzematea da.


Alt Title Kudeabide gestion avanzada kudeaketa aurreratua


Hausnarketa hau egiterako orduan zailtasunak eduki ditzakezuenez, bai metodologia argi bat edo baita denbora edo errekurtso nahikoak ez edukitzeagatik, In-situ Consultoria Operativatik laguntza eskaintzen dizuegu lehen fase honetan aholkulari homologatuen bitartez.

 

Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez gurekin harremantean ondorengo e-mailan: contacto@insituconsultoria.com eta Kudeaketa Aurreratuagatik apustua egin!!!

 

 

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

 

 

 


C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa