Ver el listado de todas las noticias

Marketing 3.0: balioa era partekatuan sortu mundu hobeago bat eraikitzeko

11 Jun 2014


Pertsona gehinek marketing-a enpresaren produktua edo zerbitzua saltzearekin erlazionatzen dute. Agian hori izan zen marketing-aren jatorria baina marketing 1.0 hori iraganeko gauza da jadanik, gaur egun askoz urrunago doan marketing 3.0aren garaian gaude. Baina… noraino iristen da marketing 3.0a? Hurrengo lerroetan zehar ikusiko dugu.

 

Atzera begiratzen badugu aro industrialera iritsi arte, marketing 1.0aren hasiera ikusi dezakegu. Helburua ekoizten zena merkatuan ipintzea zen, pertsonek produktua desiratzea bilatzen zen eta marketing-a era klasiko batean definitzen zen, norabide bakarreko informazioa erabiliz eta momentu horretako “marketeroen” sinesmenak aplikatuz. Kontsumitzaileek ez zuten enpresekin elkar eragiten konpra hutsetik harantz.

 

Urte batzuen ostean marketing 2.0a iristen dan, non teorian bezeroak agintzen duen baina subjektu pasibo bezala bakarrik ematen duen iritzia. Beste kontsumitzaileen artean iritzia sortu dezake baina ez ditu marketing-aren inguruan enpresak jarraitu beharreko ildoak finkatzen.

 

Baina pixkanaka hau aldatuz doa eta enpresak aurrera pausuak ematen ari dira, kontsumitzaileengan sentimenduak sortu nahian dabiltza, beraien eskaintza ahalik eta gehiena pertsonalizatuz eta bezeroa enpresaren erabaki eta balioaren sortzean inplikatuz.

 

Philip Kotler maisuak dioen bezala “aldi berri batean sartzen ari gara, marketing 3.0a, edo balioetan zentratutako aro berri baten hasiera”. Hau esaten du enpresak kontsumitzaileek mundu hau mundu hobeago bat bihurtzeko dauzkaten ardurak aintzat hartzen saiatzen ari direla defendatzen bait du.

 

Kotler-en arabera joera hau oinarrizko hiru indarrei esker sortu da: parte-hartzearen aroa, globalizazioaren paradoxa eta sortzearen gizartea.

 

Marketing 3.0a marketing estrategia bat aurrera eramatean pertsonen balioei garrantzia ematean datza. Bezeroak beste edozer gauzaren gainetik pertsonak dira eta pertsonek sentitu, iritzia eman, barre egin, emozionatu eta bizipen guzti horiek sare sozialetan elkarbanatzen dituzte.

 

Zure enpresa marketing 3.0aren munduan murgiltzen hasteko kontuan izan beharreko alderdiak hurrengoak dira:


1) Mundu hobeago bat bilatu: enpresek beraien ingurura eta mundura begiratu behar dute, beraien posibilitateen barruan, gaur egungo arazoen konponketa bultzatuz eta hau markaren balio bat bihurtuz. Kontsumidoreek balio ezberdinak dituztenez, interesgarriena gure bezero potentzialen antzekoenak direnetan zentratzea izango litzateke.

 

2) Aldaketetara egokitzeko prest egon: mundua azkar doa aurrerantz eta dagoen gehiegizko informazioak estrategia edo kanpaina bat ezartzea asko zailtzen du. Horregatik, aldaera ezberdinak  planifikatu behar ditugu eta ingurunearen egoeretara egokitzeko malgutasuna eduki behar dugu.

 

3) Pertsonalizazioa eta teknologia: gure eskaintza, balioa, mezuak, etab. kontsumitzaile bakoitzak eskatzen duenera egokitu behar dugu. Kontsumitzaileak balio proposamenaren diseinuan parte hartu dezan, bere iritzia eman diezagun eta, modu honetara hobetzen lagundu gaitzan bilatu behar dugu. Guzti honetarak aliatu argi bat dugu, teknologia.


Marketing 3.0aren aro hau hasi besterik ez da egin; kontsumitzaile, gizarte eta enpresei hainbeste gauza eskaini diezaioken balio eta printzipioetan oinarritutako marketing berria.

 

Marketing 3.0an interesaturik bazuade, lasai ego, arlo honetan sakontzen jarraituko bait dugu. Horretarako gure @InsituCO twiterrean jarraitu gaitzakezu edo gure boletinean alta eman dezakezu informazio guztia erosotasunez posta elektronikoz jasoz.

 

 

 

 

 

 

Suscríbete boletín In-situ Consultoría Operativa

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa