Ver el listado de todas las noticias

Marketing-a eta komunikazioa kanpoko adituekin garatzea

30 Ene 2014

 

 

Gure enpresa-ingurunean tradizionalki ez diogu eman marketing-ari berez duen garrantzia eta tamaina txiki eta ertaineko enpresa askok ez dauzkate funtzio honen garapenerako beharrezkoak diren pertsona prestatu eta dedikatuak. Eta marketing kultura falta honi azken urteetan pairatzen ari garen krisi bukaezina gehitzen badiogu, zer daukagu? Marketing-ean inoiz inbertitu ez duten enpresak edo arlo honetan desinbertitzen ari direnak. Eta hori akats bat da!

 

Argi dago marketing sailak ez daukala behar lukeen arreta enpresa gehienetan. The Times 1000-k eginiko inkesta batek adierazten zuenez zuzendarien %57a baino gutxiagok uste zuen marketing-eko inbertsioek beraien enpresen epe luzeko hazkundea sostengatuko zutenik. Finantza arduradunen %27ak marketing-eko inbertsioak epe laburreko tresna taktiko on bat direla uste dute eta %32ak dionez, ekonomia baldintzak txarrak direnean lehen kendu behar den aurrekontua marketing-ekoa da.

 

Ingurune honetan galdetzen dugu: bataila zelaira iristean zure arerioa pentsatzen zenuena baino indartsuagoa dela ikusten baduzu, ez duzu zure ezpata askatzen, ezta?

 

Ba hori da egiten ari garena. Merkatua geroz eta konplexuagoa bada eta ez badugu era egokian lantzen, zer espero dezakegu? Ziurrenik bai gure salmenta kopurua eta gure errentagarritasuna murriztu egingo dira.

 

Pentsa ezazu marketing-ean bere osotasunean: ez al daukazu negozio aukera berriak bilatzeko beharra? Merkatu edo bezero berriak? Ez al diozu merkatuari aurre hartu nahi? Ez litzaizuke lehiakideak gertutik zaintzea gustatuko? Ez al litzaizuke gustatuko zer saldu, nori eta nola egin argi edukitzea? Ez al duzu nahi mundu moderno honek ahalbidetzen dizkizun baliabide guztiak aprobetxatzea zure bezeroekin etengabeko harremana izateko?

 

Badakigu galdera guzti hauen erantzuna “bai, baina…” dela. Ez pentsa ez zaituztegunik ulertzen! Badakigu gaur egun doitasuna nagusitu dela arlo guztietan eta enpresak estruktura haundi bat bere gain hartzea edozein zuzendari ikaratzen duela. Baina krisi honek zerbait erakutsi badigu beste era batera pentsatu behar dela da eta jadanik ez da beharrezkoa pertsona bat kontratatzea egunero 8 ordu astean 5 egunez zenbait funtzio aurrera eraman ditzan.

 

Eta marketing-eko profesional bat behar duzun denborarako zure eskura eduki dezakezula esango bagenizu? Behar duzula dakigulako, zuretzat sortu dugu: zure marketing-eko profesionala modu malgu eta ekonomikoan.

 

Informa zaitez nola hasi zaitezkeen marketing-ari dagokion garratzia ematen gurekin harremanetan jarriz: contacto@insituconsultoria.com

 

 

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

 

 

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa