Ver el listado de todas las noticias

Nazioartekotu zaitez, jadanik merkatu lokalean bazaude beste 193 geratzen zaizkizu

20 Mar 2014

 

Orain dela urte gutxi batzuk arte, enpresek nazioartekotzeko zuten motibazio nagusia hazkundea zen, merkatu eta aukera berriak irekitzen zizkieten horizote berriak aurkituz. Baina azken urteetan, barne-kontsumoaren erortzeak bultzatuta, enpresen lema aldatu aldatu egin da eta nazioartekotzea bizirik jarraitzeko modu bakarra bezala ikusten dute.

 

Baina zein dira enpresak nazioartekotzearen “abenturan” sartzeko motibazio nagusiak? Goazen garrantzitsuenetan pixka bat sakontzera:


Nazioartekotzea internacionalización


Aipatu dugun bezala, helburua ez da merkatua zabaltzea bakarrik baizik eta herrialde konkretu batekiko sekulako menpekotasuna ekiditea, bai salmenten eta bai erosketen ikuspuntutik.

 

In-situ Consultoría Operativan zure buruari galdera hauek egitea proposatu nahi dizugu erreflexio enpresarial moduan:


   - Zergatik nahi dut nazioartekotu?

   - Prest al dago nire enpresaren kultura?

   - Beste merkatuetan lehiakorra izango den produktu edo zerbitzurik ba al daukat?

   - Zein izan beharko litzateke aukeratutako posizionamendua?

   - Ze merkatutara egokitzen da hobekien nire produktua?

   - Nahiko ezagutzen al ditut aukeratutako merkatuak eta bertako kontsumidoreen profila?

   - Bakarrik edo norbaiten eskutik joan beharko nuke?

   - Ze baliabide ekonomiko, finantziero eta pertsonal beharko nituzke? Eskuragarri al dauzkat?

   - Nola organizatu beharko nuke komertzialki eta zein salmenta kanal erabili beharko nuke?

   - Zein dira nire sektoreko azoka internazional garrantzitsuenak?


Galdera guzti hauei emandako erantzuna Nazioartekotze Plan batean isladatu beharko zenuke, honela argiago edukiko bait duzu martxan jarri beharreko ibilbide-orria.

 

Badakigu nazioartekotzeak bertigo pixkat eman dezakeela eta denbora eta errekurtso asko inbertitzea eskatzen duela baina gaur egun prozesu hau errazten duten laguntza ekonomiko eta instituzional ugari daude.

 

Horregatik, ausartzera animatzen zaitugu zeren eta esperientziaz disfrutatu eta ikasiko duzula ziurtatzen dizugu. Esperientzia hau beti da aberasgarria edozein zuzendarirentzat.

 

Animatu eta nazioartekotu!

 

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa