Ver el listado de todas las noticias

Nola irten indarberrituta krisitik

11 Feb 2014


Krisia denok pentsatzen genuena baino luzeagoa eta gogorragoa izaten ari da eta mendebaldeko ekonomietan ezarritako dogma sozioekonomiko gehienak aurretik eramaten ari da.

 

Testuinguru honetan, denoi kostatzen zaigu alde positiborik ikustea baina badaudela ziurtatzen dizugu, bai hazkunde pertsonal eta profesionalaren ikuspuntutik eta baita ikuspuntu ekonomikotik. Baldintza eta hegemonia berrira egokitzeko gai bazara, indarberrituta atera zaitezke.

 

Badakigu krisi hau gainditzea erronka benetan zaila izaten ari dela baina ezin gara ezkortasu absolutuan erori eta gauzak egiteko modu berri baten aldeko apustua egin behar da. In-situ Consultoría Operativako profesionalak hain gaude konbentzituta zein krisiaren urte okerrenean negozio berri honi ekin diogu, guregatik eta gauzak egiteko modu berri batengatik apustu eginez. Gure ustez krisi honetatik indarberrituta ateratzeko jarraitu beharreko gakoak zeintzuk diren partekatu nahi ditugu zuekin:

 

1) Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez egin betiko gauza berak

Zelako arrazoia zuen Albert Einstein-ek esaldi hau esan zuenean! 2007 urtean krisia gure bizitzetan sartu zenetik (zein urrun ikusten den, ezta?) gauza asko aldatu dira eta adituen iritziz ez dira inoiz berera bueltatuko. Ez al duzu uste enpresei aldatzeko unea iritsi zaiela? Ez al da eskaintzen duguna aldatzeko momentua? Gera gaitezen momentu bat, pentsa dezagun eta aurkitu ditzagun gauzak egiteko modu berriak gure buruak horizonte berrietara irekiz.

 

2) Munduan 194 herrialde daude, zergatik mugatu bakar batetara?

Galdera hau bota eta gero ez daukagu esateko gauza haundirik baina oraindik dudaren bat baduzu nazio-merkatua jasaten ari den zailtasunen aurrean nazioartekotzeak dituen zenbati onura gogoraraziko dizkizugu: hazkundea, arriskuaren gutxiagotzea, negozioaren ikaskuntza prozusu aparta, etab. Ez izan zalantzarik eta hautatu nazioartekotzea.

 

3) Helburu argiak dituen kudeaketa eraginkor bat bultzatu

Jadanik ez du edozein gauzak balio, gastuen kontrolean arreta, sarreren bilaketan, finantza-gastuen kontrolean, etab. finkatzeko ordua da. Bukatu da “pilotakada” haundien garaia (gehiengoarentzat behintzat) beraz, aurrera eramaten duzun kudeaketa eta finkatzen dituzun helburen argitasuna izango dira arrakasta duten enpresak porrot egiten dutenetik bereiziko dituztenak.

 

4) Egitura malgu bat bultzatu

Enpresak adierazpen minimora murriztu dira eta orain gauzak era ezberdin batean egiteko aukera argi bat daukate. Ez dugu esan nahi pertsona faltagatik zeharkako funtzioak garatzeari uko egin behar diotenik baina agian funtzio horiek internoki aurrera eramatea ez da beharrezkoa. Egitura astun bat ekidin daiteke funtzio horiek garatu ditzaketen kanpoko enpresa eta profesionalekin sarean lan egitea ikasiz.

 

5) Elkarlana, elkarlana eta elkarlana

Elkartasunak indarra ematen du eta zenbait enpresa bat egiten badira beraien eskaintza esponentzialki hobetu dezakete: balio erantsi haundiagoko produktu/zerbitzu hobe bat eskainiz, gure eskaintza hobeto egokitzen den merkatu berrietara joanaz, etab. Askotan akzio hauek aurrera eramateko modurik egokiena aliatu baten eskutik da.

 

6) Sortu konfiantzako eta gertuko kolaboratzaileen sare bat

Zein dira aliatu bat hautatzeko irizpideak? Lehen beti jotzen genuen entzute haundiko aliatuarengana, tamaina haundi eta prestigioduna. Baina … ez al da hobe beti gure alboan egongo den, berarekin proietu komunak definitzea ahalbidetuko digun eta elkarren ondoan batera hazi gaitezkeen aliatu bat? Zati txikiak batuz puzle haundi bat egin daiteke.

 

7) Izan zuhurtzia

Zuhurtziak edozein zuzendariren kopetean tatuaturik egon beharko luke eta oraindik hau horrela ez dela pentsatzen duen norbait geratzen bada, azken urte hauetako eskasiak ezertarako balio izan ez duen seinale da. Beharrezkoa da enpresek berain hazkundea baliabide propioetan sostegatzea, garai bateko mailegu haundiak alde batera utziz (beste zenbait arrazoiren artean, jadanik existitzen ez direlako).

 

8) Minimizatu arriskuak eta epe luzeko negozioaren aldeko apustua egin

Dibertsifikatu negozio eta merkatuak epe luzean hazteko eta mantentzeko aukera gehiago izateko. Ahalik eta txartel gehien edukitzea da helburua modu honetara saria lortzeko aukera gehiago izateko.

 

9) Egin aurre mugei “polifazetiko” izanez

Askotan zeregin zehatzetan, arlo konkretuetan, betiko produktuetan, merkatu ezagunetan, etab. sailkatzen tematzen gara. Ez diezaizkiogun mugar jarri gure buruari eta egin dezagun apustu balio-aniztazun, sormen eta berrikuntzaren alde.

 

10) Inoiz irabazi al duzu zerbait eseri eta tamaltzearren? Pentsa ezazu positiboki

Pentsa ezazu 2014 hobe batean, iragarki ekonomiko eta enpresarial onekin, ez geratu eserita berreskuratzearen zain eta lan egin ezazu ahalik eta kokaleku onenean egoteko sortuko diren aukerei probetxua ateratzeko.

 

 

Ongi etorri pentsamendu positibora!

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa

 

 

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa