Ver el listado de todas las noticias

Salmenta arrakastatsu bat lortzeko jarraitu beharreko etapak

8 Jul 2014


Badakigu zuetako askori malda gora egiten zaizuela jarduera komertziala garatzea eta, bai eguneroko lanak xurgatzen zaituztelako, bai planifikazio egoki baten faltagatik edo bai baliabide faltagatik, jarduera komertziala bigarren planu batean uzten duzuela. Baina jarduera komertzialaren plangintza eta gauzatze egoki bat erabakigarria da enpresentzat, honen menpe bait dago, neurri haundi batean, enpresaren arrakasta eta merkatuko biziraupena.


Baina… eta era dibertigarriago batean planteatzen badugu? Gogoratzen al zara txikia zinenean suhiltzaile, polizia, astronauta… izatera jolasten zinenean? Ba In-situ Consultoría Operativatik detektibe, ehiztari, mediku, jostun, saltzaile eta kudeatzaile bihurtzea proposatzen dizugu. Jolastuko dugu?


Bezero berriak erakartzeko prozesuan fase ezberdinetatik igaro behar gara eta hor sartzen dira jokoan aipatu ditugun profesio ezberdinak:


Salmenta arrakastatsua

 

Sakondu dezagun fase hauetako bakoitzean.

 

Detektibea:Salmenta prozesuaren lehen pausua prospekzioa da, gure inguruan dagoen dena ezagutu behar dugu: sektoreko tendentziak, gure helburu den publikoaren profila, lehiakideak, etab. Eta, nola ez, gure enpresa oso ondo ezagutu behar dugu eta ditugun ahalmen eta sendotasunak (eta baita ahultasunak ere) identifikatuta eduki behar ditugu.

 

Ehiztaria:

Behin helburuko publikoa identifikatu dugunean eta honi buruzko dena dakigunean, ehizerako ordua iritsi da. Hau da bezeroarekin lehen harremana izateko momentua. Baina momentu honetan ez dugu zuzenean gure produktua edo zerbitzua saltzen hasi behar, saldu behar duguna elkarrizketa da, hau da, berarekin egon eta gure eskaintza eta eman diezaizkiogun onura guztiak aurkezteko aukera izatea.

 

Medikua:

Medikuek egiten duten modura, bezeroaren diagnostikoa egiten saiatu behar gara, galderak eginez bere behar eta itxaropenak zein diren aztertuz. Fase honetan gomendagarria da gutxi hitz egin eta asko entzutea.

 

Jostuna:

Guztiei kafea eskaintzen zitzaien garaia bukatu da. Bezeroak bere ardura eta beharrak zein diren esan digunean, hauen neurrira eginiko produktu, zerbitzu edo soluzio bat diseinatu behar dugu.

 

Saltzailea:

Etapa honetan bezeroari gure produktuarekin lortu ditzakeen onurak azaltzeko gai izan behar dugu. Salmenta arrakasta izan eta akordio batera iristeko ezinbestekoa da eskaintzen dizkiogun onurek bere beharrekin bat egitea.

 

Kudeatzailea:

Salmenta ez da bukatzen kontratuaren sinadurarekin. Bezerorarekin dugun erlazioa zaintzen jarraitu behar dugu, berau fidelizatzen lagunduko digun erlazio iraunkor bat sortuz.

 

Ikusten duzuen moduan, trebetasun eta gaitasun ezberdinak eskatzen dituen hainbat etapatik igarotzen da salmenta prozesua. Horregatik, gure jarduera komertzialean arrakasta izan nahi badugu, beharrezkoa da prozesu hau aurrerapenarekin prestatu eta planifikatzea.

 

 

 

 

 

 

Suscríbete al boletín de In-situ Consultoría Operativa




 



C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa