Ver el listado de todas las noticias

Zer da Edukien Marketina eta nola aplikatu zure negozioan

12 Nov 2014


Seguruenik azkenaldi honetan askotan entzungo zenuen “edukia erregea da” esaldia. Hau entzutean “zertaz ari ote dira?” pentsatu baduzu, ez arduratu zeren eta artikulu honetan edukien marketina ulertzeko eta hau zure enpresan aplikatzeko gakoak zein diren azaltzen saiatuko bait gara.

 

Edukien marketina inbound marketinaren (erakartze marketinaren) oinarrietako bat da eta bezero edo bezero potentzialentzat eduki aipagarriak sortu eta banatzean datza, hauek enpresara erakarri eta beraiekin konektatzeko helburuarekin. Eta aipagarri hitza azpimarratu dugu, estrategia hau ez bait datza gure xede-publikoa gure promozio eta publizitate-mezuekin bonbardatzean interesaturik zeuden hori moztuz; helburua egin ari ziren hori beraien kabuz utzi eta gure edukiei kaso egitea da hauek benetan interesatzen zaizkielako.

 

Horrela esanda zaila dirudi, ezta? Prozesu hau errazteko, ikusi ditzagun zure edukiekin arrakasta izateko kontuan eduki behar dituzun alderdi garrantzitsuenak:


 

1. Ezagutu ezazu oso ondo zure xede-publikoa


Gure bezero eta bezero potentzialak gure enpresara emozionalki lotzea lortu behar baldin badugu balioa eransten dien edukiak eskainiz, eman behar dugun lehen pausoa gure bezero idealaren profila zein dein ezagutzea da. Nolakoa den, zein diren bere interesak, zerrek ardura dion, zer behar duen… jakin behar dugu. Era honetara bakarrik lortuko dugu gure edukietan interesa sentitzea.


 

2. Zure negozioaren jakintza eta gaitasun nagusiekin loturik dauden edukiak sortu


Edukien marketinaren bitartez lortu nahi dugun helburu nagusienetariko bat gure lehiakideediko ezberdintzea eta gure sektoreko liderra bihurtzea da. Horretarako, sortzen dugun edukiak gure marka irudia eta transmititu nahi ditugun balioak isladatu eta sendotu ditzan lortu behar dugu, honek gure bezeroek behar dituzten sinesgarritasun eta konfidantza eskaini diezaizkigun. Eta hau nola lortuko dugu ba benetan onak garen gauza hoietan oinarritu ezean?

 


3. Ondo planifikaturiko estrategia baten barnean sartu beti


Ezin gara inolako zentzurik gabe edukia sortu eta publikatzen hasi. Jarraitu nahi dugun edukien estrategia zein izango den ondo definitu behar dugu geure buruari honelako galderak eginez: zein dira lortu nahi ditugun helburuak? ze eduki mota sortuko ditugu? zein dira zabalkunde-bide egokienak kasu bakoitzerako? Gainera, garrantzitsua da baita eduki bakoitza momenturik egokienean (gure audientzia saturatu gabe) zabaldu eta promozionatzen lagunduko digun argitalpen-egutegia definitzea.

 


4. Sortzen duzun edukia promozionatu eta zabaldu


Lehen edukia erregea dela esan badugu, garrantzitsua da baita promozioa erregina dela jakin dezazun. Ez digu ezertarako balio edukia sortzeak hau ez bada gure xede-publikora iristen, gure esfortzu guztia ezerezean geratuko bait da. Honenbestez, gure xede-publikoak erabilzen dituen hedabideetan egon eta gure mezua entzutera eman behar dugu blog baten bidez, sere sozialen bidez, Newsletter baten bidez, Youtube bidez, etab.

 


5. Egin apustu mota ezberdinetako edukien alde eta konbinatu beraien artean


Edukien marketina ez da blog baterako testuak idaztea bakarrik, hau eskaintzen dizkigun aukera askotariko bat besterik ez da. Aukera egokiena gure xede-publikoarentzat interesgarria izan daitekeen mota ezberdinetako edukia sortzea da. Zergaitik ez ditugu konbinatzen blogeko artikuluak gure produktuak nola erabili azaltzen duten bideo edo tutorialekin, irudi erakargarriekin, hileroko Newsletter batekin, edo webinar edo klase online batekin? Milaka aukera dauzkagu… esploratu, probatu eta aukeratu hoberen etortzen zaizkizunak!

 


6. Izan pazientzia


Edukien marketina “filosofia” bat edo bezeroekin erlazionatzen garen era ulertzeko modu bat dela esan daiteke. Horregatik, edozein estrategiak bezala, bere denbora behar du fruituak ematen hasteko eta ez gara urduri ipini behar ezta berehalako emaitzen zain egon. Konstantea bazara eta aipatutako alderdi guzti hauek era egokian lantzen badituzu, ziur gaude arrakasta izango duzula.

 

 

 

 

 

 

Eman izena In-situ boletinean


 

 

 

 


C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa