Ver el listado de todas las noticias

Zer da Inbound Marketing-a eta zein dira bere gakoak

19 Jun 2014


Argitaratu genuen azken artikuluan aurreratu genizuen marketing 3.0an eta honen baitan sorturiko joera ezberdinen inguruan sakontzen jarraituko genuela. Gehien hazten ari den eta geroz eta garrantzi gehien duen joeretako bat Inbound Marketing edo erakarpen marketing-a da.


Marketing-eko teknika berri honen hazkundean zerikusi handia izan dute gaur egungo kontsumitzaileen portaeran bizitako aldaketek. XXI. mendeko kontsumitzailea ez da konformatzen saltzaileak esan nahi diona entzutera dedikatzen den subjektu pasibo soila izatera, saltzailearekin elkar-eragin nahi du eta honek hartzen dituen erabakietan parte hartu nahi du.


Horretarako, kontsumitzaileengana era ez intrusibo batean iristea ahalbidetzen duten teknikak erabiltzen ditu Inbound Marketing-ak, elkar-eragite horietan balioa eskainiz eta kontsumitzailea gure enpresarekiko erakarrita sentitu dadin eta berarekin erlazio iraunkor eta konfiantzazkoa sortzea lortuz. Erlazio marketing-aren bilakaera bat dela esatea posible litzateke baina argi utzi nahi dugu Inbound Marketing-a ez dela metodologia edo teknika multzo bat soilik, enpresaren marketing estrategiaren kudeaketa baldintzatzen duen filosofia oso bat da.


¿Zein dira Inbound Marketing-aren oinarrizko gakoak?

 

1) SEO: oso garrantzitsua de SEO-a (search engine optimization) ondo lantzea eta hitz gako egokiak erabiltzea bezeroek erraz aurki gaitzaten egiten dituzten bilaketetan eta, modu honetara, gure web orrialdera eta gure edukietara trafikoa erakartzea.


 

2) Edukien marketing-a: enpresek balio erantsia eskaini behar diete kontsumitzaileei hauek “maitemindu” eta beraien markarekiko erakarrita sentitzea lortu nahi badute. Enpresak bere helburu den publikoa aztertu behar du, berain gustu, behar, ardurak etab. ezagutu eta hauetara egokitzen den baliozko edukiak sortu eta eskaini. Eduki hauek era ezberdinetakoak izan daitezke: artikuluak, ebook-ak, berriak, bideoak, etab. Garrantzitsua dena da gure bezero perfilari zer interesatzen zaion jakitea eta gustu hauetara egokitutako zerbait eskaintzea.


3) Sare sozialak: esan dugun bezala, kontsumitzaileek markekin elkar-eragin nahi dute eta sare sozialak dira horretarako tresna onena. Gure jarraitzaileekin komunikazio jarri bat izan behar dugu, beraien iruzkinei erantzun (hauek onak edo txarrak izan) eta inguratzen digunari arreta jarri. Gainera, sare sozialak gure edukien biralizaziorako tresna ezin hobeak dira, publiko zabalago batera heltzen lagunduko digutelarik.

 

Elementu guzti hauek ondo bateratu behar ditugu bezeroak erakartzea lortzeko, gero lead edo pertsona interesatu bihurtzeko eta lortutako erlazioan sakonduz gure produktu eta zerbitzuen salmentarako pausua emateko.


Marketing-a egiteko era berri baten aldeko apustua da, zure enpresari irabazi garrantzitsuak eskaini diezazkiona. Ez izan zalantzarik eta zoaz zure bezeroak maitemintzera!

 

 

 

 

 

 

Suscríbete boletín In-situ Consultoría Operativa

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa