In situ
(Lok. lat.).
1. lok. adb. Toki bertan, leku bertan.

In-situ Consultoría Operativa aholkularitza egiteko era berri bat eskaintzeko asmoarekin jaio da: aholkularitza hurbil bat, komprometitua, freskoa… formalismoetatik urrundu nahi gara eta benetan garrantzia duenean zentratu: emaitzak.

Gure izenak esaten duen bezala, zuen erakundeetan dena eman eta inplikatzen gara zuen errealitatera ondoen egokitzen den irtenbidea aurkitzen laguntzeko.

Erabakiak hartzea bezain garrantzitsua da hauek martxan jartzea, eta zuen ondoan egotea denez garrantzitsuena, gure lanak ezarpenean jarraitzen du.

 

 

Zuen enpresetako proiektu estrategikoen garapena eta martxan jartzea bultzatuko duen  motorra izan nahi dugu    .

Horretarako gure lan egiteko modua hurrengo balioetan oinarritzen da:

  • Hurbiltasuna: gertutasuna eta berehalakotasuna garrantzitsuak dira, baina baita eguneroko lanean eskaintzen dizuegun babesa, laguntza eta elkar ulertzea
  • Pertsonalizazioa: enpresa bakoitza mundu bat da eta horregatik konponbide paregabeak behar ditu
  • Akziorako orientatzea: definitutako planak kaxa batean gorderik gera ez daitezen
  • Konpromisoa: zuen ametsak gure ametsak direlako eta zuen errealitatea gurea
  • Freskotasuna: ilusioa eta tentsioa mantentzen ditugulako, oraindik badugulako kontagiatzeko hainbat ilusio

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa