Komunikazioa, bezeroarekin harremanetan jartzeko era da. Beraz, eman nahi den irudia egokia izan dadin eta baliabide materialei zein giza baliabideei etekin handiena atera ahal izateko beharrezkoa da era egokian kudeatzea.

Badakigu gauza asko dituzula esateko, horregatik beharrezkoa da hausnarketa bat egitea zer esan, nori esan eta nola esan galderei erantzuna emanaz. Horretarako, prozesu honetan lagundu diezazukegu ondorengo pausuetan zuen ondoan egonez:

comunicación

In-situ Consultoria Operativan badakigu onak zaretela baina baita ere konsziente gara ez duzuela ez denbora askorik eta ezta ere baliabiderik hori dena komunikatzeko. Honegatik, zuen mezuaren bozeramaile izateko eta zuen komunikazioaren kudeatzaile izateko eskaintzen gara, bai denboran zehar edo baita momentu konkretuetan:

  • Zure ingurura begiratzen duzu eta ez dakizu zeini eskatu web orrian aldaketak egitea? Zaila suertatzen zaizu komunikabideetan presentzia kudeatzea?... Zure komunikazioa kudeatu dezakegu, zure beharrei egokitua eta era malgu batean… nahi duzun dedikazioarekin!
  • Definitu duzuen plana martxan jartzeko laguntza eskaintzen dizuegu
  • Eta, baita ere, martxan jarri behar diren akzio konkretuetarako laguntza, hala nola agentziak bilatzen eta aukeratzen, interneten presentzia kudeatzen, komunikabideetan presentzia kudeatzen, etab.

C/Portuetxe 14 2º Oficina 7, 20018 Donostia
Tel.: +34 943 265 529
Copyright © 2013 In-situ Consultoría Operativa